XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aristoteles (K. a. 384-322) Beharbada, orduan ohitura zen bezala eta bere aita medikua zelako, medikuntza ikasi zuen bere gaztaroan.

Hamazazpi urte zituenean, Atenas-era joan zen eta Akademian sartu zen.

Bertan, lehen momentuan Sokrates-en ideiekin ados bazegoen ere, prozesu baten bidez, berriz ere Fisika joniarra lantzera heldu zen eta hasieran, beraren idazlanak Platon-en estilokoak izan ziren.

Bigarren momentu baten, Platon hiltzean, Akademia laga zuen, bertan Fisikaren ordez Matematika irakasten zelako.

Eta azken momentu batetan, Atenas-en bere eskolaren zuzendari zenean, Lizeokoa alegia, ikerketa positibora dedikatu zen, Biologiaren arloan bereziki.

Zeruei buruz izeneko idazlanean, unibertsoren egitura den bezalakoa zergatik den adierazi nahi izan zuen.

Idazlan honetako akatsik handiena ez zen jakineza izan, experientziari eta ikerketari zion gorrotoa baizik.

Honela erraz uler liteke Fisika joniarretik zuen urruntasuna, beraren lana Teologiaz eta Platon-en ideiez eraginda bait zegoen.

Gainera, logikaren aurrean behaketa bazterturik geratzen zela esan behar dugu.

Unibertsoaren eredu bezala, Lurra lau esferaz osoturik zegoela esan zuen, esfera hauek zentrukideak izanik eta, lur, ur, aire eta suaz osoturik egonik, barrutik kanpora ordena honetan antolaturik hain zuzen.

Lau esfera hauetatik kanpora, beste berrogeitamabost esfera zentrukide zeudela zioen, kanpoko esfera hauek Lurraren inguruan biratzen ari zirelarik eta zeruko gorputz guztiak esfera horiek higi erazten zituztelarik.

Kanporen zegoen esferan, izar geldiak zeudela zioen.

Esfera horiek eterez eginik eta aldaezin eta suntsiezinak zirela gaineratu zuen.

Berrogeitamabost hauetariko lehenengo esferan, Ilargia zegoen, eta esfera honen azpian soilik zegoen aldaketa eta suntsidura.

Fisika izeneko idazlanean Aristoteles-ek desberdindu egin zituen Fisika eta Matematika.

Fisikaren barnean aztertzen zituen gorputzek, izate eta egitura geometrikoak zituzten, (...).